2017(e)ko apirilaren 24(a), astelehena

1.1. Segurtasunaren beharra
Segurtasunaren beharra ordenagailuaren historia lagundu duen konstante bat da. Beharrezkoa da makina zein honek duen informazioa ziurtatzea baita erabiltzaileen segurtasuna bermatzea ere. Edozein akatsak ondorio ekonomiko, sozial edo pertsonal larriak eragin ditzake.
Gainera, etorkizun hurbilean, interneteko iraultzak eta bere garapen etengabeak erabateko aldaketa ekarriko dute arrisku informatikoak ulertzeko moduan. Big data eta Internet of things (IoT) agerpenak segurtasun estrategia berriak garatzera behartuko gaitu. Ikus dezagun bi kontzeptu hauek zer esan nahi duten:


Big data. Bolumen handiko datuen kudeaketa eta ikerketa da. Datu horiek ezin dira tratatu modu konbentzional batez. Datu gutxiagoarekin aurreikusiko ez liratekeen pronostikoak eta diagnostikoak egiteko erabilgarria da. Hobekuntza handiak ekarriko ditu bizitzako esparru guztietan. Hala ere, erabiltzaileek askotan ematen dituzte datu pertsonalak, haien pribatutasunean ekar ditzakeen ondorioak kontuan hartu gabe: sare sozialetan emandako erabiltzailearen datuak, mugikorren seinaleak, txartelarekin egindako ordainketak.
Internet of things. Eguneroko ohiko erabiltzen diren objektuen eta interneten arteko lotura. gora urss

2 iruzkin: